Bolibarko hirigunea Kaltzadaren ondoan dago, izan ere Kaltzada ardatz nagusia da. Gune hau Simón Bolívar "Askatzailearen" arbasoei lotuta dago eta, 200 metroko ibilbidearen barruan, hainbat ondare eskaintzen dizkigu: Simón Bolívar Museoa, Bolívartarren jauregia, San Tomas eliza eta Coromotori eskainitako kapera, eta, Simón Bolívarren eta Longa Jeneralaren oroitzarriak.
Bolibartik bi kilometrora dago errepidea hartzen badugu, baina Kaltzada erabiliz goi erdi aroko paisaiaz disfrutatuko dugu Auzune honetan gehien nabarmentzen den monumentua Ziortzako Andre Mariaren monastegia da, Bizkaiko goi mailako gune erlijiosoa. Bertatik udalerriaren ikuspegia jasotzen da eta baita Santa Luzia baselizarena ere, non, edestiari jarraituz, Ziortzako elizaren jatorria kokatzen den.

Bolibartik 2 kilometrora dago. Autoz edota oinez joan daiteke.
Gernikara doan BI-2224 errepidea jarraituz, 1,3 km . ibili ondoren, eskuman dagoen malda hartuta Zeinkara iritsiko gara.
Auzune honetan Maria Madalenaren baseliza nabarmentzen da eta, Oiz mendia ere ikus daiteke, deiadar-mendia eta, Santa Eufemia eta Bedartzandiko paisaia karstikoa.
Baserrien artean azpimarratzekoa da Hormetxe baserria.

Bolibartik 2,1 kilometrora dago auzune hau. Autoz eta oinez joan daiteke.
Bolibartik Markinara doan BI-2224a hartu eta 600 metro ibili ondoren, eskuman dagoen bidea jarraituko dugu. Artara igotzen goazela Bolibarko eta Markina-Xemeingo ikuspegia ikus ditzakegu.
Pagadi baten kokatuta, San Pedro baseliza dugu, udalerriko lehenetariko gune erlijiosoa.
Auzunea osatzen duten baserri guztien artean Arizpe eta Lezarta nabarmentzen dira.
Artatik, San Lorentzo eta San Emeterio eta Zeledonioren ermitetara oinez joan daikete. Gainera, ermita hauetara BI- 633 errepidea erabiliz joan ahal da (Durangora doan errepidea).