Ondarea

Ziortzako Andre Mariaren monastegia:

Tradizioz esan ohi da, eliza hau X. mendekoa dela. Edesti edo ipun bitxi bat dago honen inguruan: Itxura denez, Jasokunde eguna ospatzen zen 968. urtean, eta sinismendunak Garaiko (Gerrikaitzko barrutian dagoen auzune bat) Santa Luzia elizan ziren meza entzuten, arrano bat agertu zenean; eliza bertako hilarri batetik kalabera edo buruhezur bat ahoan hartu, eta eliztar guztiak harrituta zituela sasitza batera eraman omen zuen, bertan utziz, Ziortza sortu behar zen tokia aitzen eman nahiean.

Eliza, klaustroa, sarrerako bi ate eta zistertar komunitatearen eraikinak osatzen dute Ziortzako multzo erlijiosoa. Ziortza, gaur egun, Euskadiko Monumentu ofizialtzat aitortuta dago.

Imágenes exteriores de la colegiata Imágenes de la entrada y los jardines Imágenes del interior de la colegiata