Lurralde historikoa: Bizkaia
Eskualdea: Lea-Artibai
Ziortza-Bolibarko udalerriak 18 km2 ditu eta Markola ibaiaren ibilguan kokatuta dago.
Iparraldean Aulesti eta Markina-Xemein ditu mugakide; hegoaldean Mallabia eta Berriz; ekialdean Markina-Xemein eta mendebaldean Munitibar-Gerrikaitz.
Mendi ugariz inguratuta dago eta klima epel-ozeanikoa du.
Biztanleriaren gehiengoa -402 biztanle ditu- Bolibarko gunean bizi da eta gainontzekoa Ziortza-Goierria, Zeinka-Zearregi eta Arta auzuneetan.
Nekazal giroko udalerria da. Biztanleria aktiboaren gehiengoak eskualdeko beste udalerri batzuetako industrian eta zerbitzuetan lan egiten du.