Frontoia
Ziortza-Bolibarko frontoia oraintsu birmoldatuta, 1927. urtekoa da. Ameriketako frontoietara joan aurretik, herriko hainbat pelotarik entrenatu dute bertan. Frontoi honetan hasi ziren, besteak beste, Ivan Osa, Andoni Arriaga, Ernesto Arriaga, Fernando Lejardi, Aitzol Larruskain, Santi Olabe eta, bost aldiz munduko txapeldun izan den Jose Antonio Illoro, Txikito de Bolibar.
Erreserbak: 946 165 272 (Kanpape)

Bolatokiak
Artako Emeterio eta Zeledonio santuen baselizan eta Zeinka-Zearregiko Madalena ermitan bolatokiak daude. Bolatoki hauetan "hiru txirlo" izeneko jokoa egiten da. Halaber, Iruzubietako "Eskoletxe" Elkartean, joko honen Bizkaiko txapelketa egiten da.

Probalekua
Bolibarko plazan bi harri-proba daude; izan ere, plaza hau proba-lekua izan da.

Harri-jasotzea
Bolumen esferikoa, zilindrikoa, kubikoa eta errektangeluarra jasotzean datza kirol hau. Miren Urkiola ziortza-bolibartar gaztea aintzindaria da emakumeen parte-hartzean kirol honetan, eta 115 kiloko harriagaz ezarri du marka 2006an.
