Martxan jarri dugun web orri hau Bolibarren berton eta mundu zabalean gure udalerria ezagutarazteko tresnarik onena da.
Ziortza-Bolibarrek 2005ean lortu eban bere independentzia. Orain, Udalak gida eta web orriagaz hurbiltasuna agertu gura deutsee herritarrei, eta baita mundu guztian zabaldurik dagozen herriko seme-alabei eta aurretik joandakoen familiarteko guztiei be.
Berton agertzen jatzuez gure herriko hainbat jakingarri, jai eta ospakizun, inguruak, auzoak, baserriak, jendea, eta beste hainbat eta hainbat.
Gure herriko aberastasun handienak bertako jendea eta ondare historikoa dira.
Jendea: Denok gara herri baten parte, eta hori horrela izanda, gida eta webgune hau doguz tresnarik onenak gure arteko hartu-emonak mantentzeko.
Gure ondarea: Ia mila urte dituen herria da gurea, ondare aberatsekoa. Osotzen duten balorerik garrantzitsuenak Simon Bolivar Museoa, Ziortzako Monasterioa eta biak lotzen dabezan Done Jakueko Bidarria dira. Honeek dira gure udalerriko euskarririk sendoenak.
Izan dagizuezela, gida bera eta web orria, Ziortza-Bolibarren bizi garenon eta kanpoan bizi zaretenon arteko zubia.
Jose Salvador Azpiazu Totoricaguena
Ziortza-Bolibarko Alkatea