Azpiegiturak
Ura Hornitzeko Sare Nagusi Berria

Ur biltegi berria eraikiko da Errotalden, 520m3-ko edukierakoa. Ur biltegia beteko duten urak tratatuta ailegatuko dira bertara, Iparragirreko tratamendu instalaziotik. Errotaldetik hornituko dira, ponpa eta hodi sare berrien bidez, Arta, Zeinka-Zearregi eta Ziortzako biltegiak, ur tratatuagaz; beste ubide bateez Iruzubieta auzoko biltegia ere hornituko da. Aurrerago egingo diren hobekuntzekin, ur tratatua eroango da udalerriko gainerako baserrietarako.
Udal planeamendua
- Ziortza-Bolibar berriro ere udalerri burujabea da 2005etik, Markina-Xemeindik desanexionatu ostean. Horrek eskubidea ematen dio bere udal planeamendu propioa edukitzeko, eta bere hirigintza irizpideak antolatzeko.
- Udalaren borondate nagusia udal planeamendua egiterakoan, herriko hirigintza garapena dinamizatzea izango da.
- Hirigintza garapen horretan bi atal nagusi landuko dira:
- Bolibar herrigunearen zabalkundea.
- Herriko auzoei landa-auzune izaera ema, eta neurri txikiagoan bada ere, garatzeko aukera urbanistikoa gorde.
- 2008-2020 aldirako hazkunde moderatua aurreikusten du Udalak Ziortza-Bolibarko populazioan.