Kirolak

Frontoia

Ziortza-Bolibarko frontoia oraintsu birmoldatuta, 1927. urtekoa da.

Ameriketako frontoietara joan aurretik, herriko hainbat pelotarik entrenatu dute bertan. Frontoi honetan hasi ziren, besteak beste, Ivan Osa, Andoni Arriaga, Ernesto Arriaga, Fernando Lejardi, Aitzol Larruskain, Santi Olabe eta, bost aldiz munduko txapeldun izan den Jose Antonio Illoro>, Txikito de Bolibar.

Frontoia

Bolatokiak

Artako Emeterio eta Zeledonio santuen baselizan eta Zeinka-Zearregiko Madalena ermitan bolatokiak daude. Bolatoki hauetan "hiru txirlo" izeneko jokoa egiten da. Halaber, Iruzubietako "Eskoletxe" Elkartean, joko honen Bizkaiko txapelketa egiten da.

Bolatokiak

Probalekua

Bolibarko plazan bi harri-proba daude; izan ere, plaza hau proba-lekua izan da.

Probalekua

Harri-jasotzea

Bolumen esferikoa, zilindrikoa, kubikoa eta errektangeluarra jasotzean datza kirol hau. Miren Urkiola.