Udala

AGURRA

Foto del alcalde

Martxan jarri dugun web orrialde hau da onena gure udalerria ezagutzera emoteko Bolibarren berton eta mundu zabalean. Ziortza-Bolibarrek 2005ean lortu eban bere independentzia. Orain, Udalak gida eta web orriagaz hurbiltasuna agertu gura deutsee herritarrei, eta baita mundu guztian zabaldurik dagozen herriko seme-alabei eta aurretik joandakoen familiarteko guztiei be.

Berton agertzen jatzuez gure herriko hainbat jakingarri, jai eta ospakizunak, inguruak eta auzoak, baserriak, jendea, eta beste hainbat eta hainbat.

Gure herriko aberastasun handienak bertako jendea eta ondare historikoa dira.

Jendea: Denok gara herri baten parte, eta hori horrela izanda, gida eta webgune hau doguz tresnarik onenak gure arteko hartu-emonak mantentzeko.

Gure ondarea: Ia mila urte dituen herria da gurea, ondare aberatsekoa. Osotzen duten balorerik garrantzitsuenak dira; Simon Bolivar Museoa, Ziortzako Monasterioa eta biak lotzen dabezan Done Jakueko Bidarria. Honeek dira gure udalerriko euskarririk sendoenak.

Izan dagizuezela, gida bera eta web orrialdea, Ziortza-Bolibarren bizi garenon eta kanpoan bizi zaretenon arteko zubia.

Jose Salvador Azpiazu Totoricaguena
Ziortza-Bolibarko Alkatea